Lehen aldiz, EHMAk, beste erakunde batzuekin batera, talde eta emakume abolizionistak deitu ditu Bilbon egindako manifestazioan parte hartzeko.

Asko izan ziren prostituzioaren, pornografiaren eta alokairuko sabelen abolizioaren aldeko blokea osatu genuen emakumeak, denok ulertzen baititugu praktika horiek emakumeen eskubideen urraketa gisa.

Eta, horregatik, aldarrikapen nagusia izan behar dute emakume guztien emantzipaziorako borroka feministan.

Gora borroka feminista!!!!