Amelia Tiganus Aktibista eta prostituzio sistematik  ateratako emakumea.

Andra.eus-en argitaratutako elkarrizketa 2020/02/12an

“Prostituzioaren abolizioa antipatriarkala, antikapitalista, antiarrazista eta antikolonialista da»

Amelia Tiganus

Amelia Tiganusek gaur hizlari moduan parte hartuko du “Jardunaldi Abolizionistak. Prostituzioa eta ikuspegi abolizionista” jardunaldietan. Aktibista feminista da, prostituzioa utzi zuen, eta aditua da emakumeen eskubideen defentsan eta emakume eta neskatilen sexu eta ugaltze gaitasunaren merkantilizazioaren kontra borrikatzen du.  Feminicidio.net webguneko koordinatzaile izan zen eta gaur egun nazioarteko hainbat erakunderekin elkarlanean aritzeaz gain, Euskal Herriko Mugimendu Abolizionista (EHMA)-ko partaide da. Prostituzioa, pertsonen salerosketa eta emakumeenganako sexu indarkeriari buruzko hitzaldiak eta formakunza ematen ditu. Errumanian jaioa, Gipuzkoan bizi da, bere bizitza berregin ahal izan duen tokian, neurri handi batean, berak dioen bezala, “feminismoari esker”. 

Jardulandiak UPV-EHUko fakultate desberdinetan egingo dira eta Ikasle Ekintza ikasle sindikatuak antolatu ditu, Euskal Herriko Mugimendu Abolizionista (EHMA) eta Red Académica Internacional de Estudios de Prostitución y Pornografia-ren kolaborazioarekin. 

– Bada debekatzea eta abolizitzea nahasten duenik, baita legeztatzeak zer suposatzen duen eta munduko egoera zein den, esaterako, ezarritako politika desberdinak zein emaitza izaten ari diren, ez dakienik ere. 

– Prostituzioa, historian zehar, interesaren arabera debekatuta edo araututa egon  da. Orain bertan, debekatutako herrialdeen adibideak dauzkagu – batez ere ekialdeko europan- eta bertan, teorian, sistema prostituzionaleko eragile guztiak jazartzen dira, baina praktikan, prostituitutako emakumeak dira estigma jasaten dutenak, jazarriak direnak, isunduak eta baita espetxeratuak direnak, arazo sozial honetan gehien ikusten direnak baitira. Bestalde, beste batzuen artean, Alemania edo Holanda bezelako herrialdeak dauzkagu, non prostituzioaren legeztatzeak ekarritako ondorioak izugarriak diren: emakumeen egoerak asko egin du txarrera, putazaleek exigitzen dituzten praktikak geroz eta arriskutsuagoak eta iraingarriagoak dira, eskaria handitu egin da eta pertsonen salerosketa ere bai, ez baitago hainbeste emakume prest sartzen uzteko beren aho, bagina eta uzkitik billete bat soberan eta etika faltan daukanaren zakila. Onurak izan dituzten bakarrak makroburdelak ireki zituzten proxenetak izan dira, kriminalak, orain enpresario errespetagarrietan bihurtu direnak.  Suedia, Noruega eta Frantzia bezelako herrialdeetan ezarritako modelo abolizionista eredu bakarra da emakume eta neskatilentzat prebentzioa, babesa eta kalte ordaina, eskaintzen duena, eta proxenetismo mota guztiak zigortzen ditu, baita sexu erosketak ere, hau da, putazaleak. Prostituzioaren abolizioa globala izan behar duen bide luze bat da, izan ere, proxenetismoa halaxe da, eta uste dut pentsamendu progresistarekin bat doan bide bakarra dela. 

“Putazaleek exigitzen dituzten praktikak geroz eta arriskutsuagoak eta iraingarriagoak dira”

-Jardunaldi hauekin abolizionismoa euskal unibertsitatera iristen da. Zein da heziketa esparru hori bereganatzearen garrantzia?

Berebizikoa da mezu abolizionista unibertsitateetara iristea, hor baitaude etorkizunean erabakiak hartuko dituztenak. Giza eskubideen balio unibertsalak errespetatu eta lortu nahi dituen gizarte demokratiko batean bizitzea bada gure asmoa, prostituzio gaiarekiko dagoen nahaste eta ezjakintasun orokorraren aurrean, ezinbestekoa da tratu onak, askatasuna eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzen dituen eredu bakarraren alde lan egitea. Borroka itzela da, komunikabideek, nazioarteko erakudeek eta George Soros eta Bill Gates bezelako filantropoek finantzatutako GKE eta fundazioek, prostituzioa lan gisa erregulatzea defendatzen duten diskurtsoekin bonbardatzen gaituztelako, eta diskurtso hau erraz finkatzen eta txertatzen da oinarri patriarkala, neoliberala eta arrazista duen pentsamendu sozial batean. 

Pentsatu eta sakondu nahi ez izatea ekintza antidemokratikoa da. Trangresorea dena ez da unibertsitateetan status quo-a indartu eta desparekotasuna elikatzen dituen diskurtso bat sartzea. 

Pentsatzeko askatasunak, eskema mentalak, politikoak, soziala, ekonomikoak eta kulturalak puskatzea eskatzen du. Eta abolizionismoak soberan egiten du hau, estuasunean jartzen baititu egitura guzti hauek. 

-Postura regulazionista espazio akademikoan sartzen ari da. Zein harrera dute zure hitzaldiak unibertsitateetan?

-Ikasleen erantzuna unibertsitateetan oso positiboa da. Eskertzen dute batez ere, sarritan lortzen zaila den informazio bat izatea, baita pentsamentu kritikoa sustatzen duten tresnak ematea ere, hezkuntzak hain zuzen ere defendatzen duena. Kezkagarria da unibertsitatean proxenetismoarentzat mesedegarria den diskurtso bat nola ari den sartzen eta nola normalizatu daiteken emakumeen kapazitate sexuala bereganatzea, gehienetan emakume migratuaena, arrazismoa sufritzen dutenena, pobrezia eta zaugarritasun egoeran dauden emakumeena.  Hegoalde Globaleko emakumeok pertsona gisa tratatuak izateko eskubidea daukagu, ez industria kriminal honetako merkantziak, batzuk -proxenetak- aberasten diren bitartean eta besteak – puteroak- dibertitzen ari direnean. Biolentzia fisiko, psikologiko, sexual, ekonomiko, instituzional, sozio-kultural, sinboliko eta feminizidarik gabeko bizitza bat bizitzeko eskubidea daukagu. 

“Hegoalde Globaleko emakumeok pertsonatzat tratatuak izateko eskubidea daukagu, ez prostituzioaren merkantziak”

– Zure esperientziatik, Euskal Herriko prostituzioaren egoera zein dela esango zenuke, bai prostituzio sistema baten mailan eta gizarteko erantzunari dagokionez?

Errealitateak dimentsio asko ditu, aipatu berri duzun bezalaxe. Prostituzio sistema oso txertatuta dago euskal gizartean, konzentrazio esparru diren prostibulo guzti horiekin bizi baikara. Gainera, geroz eta prostituzio pisu gehiago daude. Uste dut ezjakintasun bat dagoela eta tolerantzia hau ezjakintasunetik datorrela, baina baita axolagabekeriatik ere. Prostituzioaren gaia beti izan baita tabu den gai bat, eta jarraitzen du izaten. Kultura putazalea oso errotuta dago Euskal Herrian. Gizartearen eta familiaren onespenarekin, gizonak, astean behin, kuadrillarekin geratzen dira eta askotan -geroz eta gehiago- topaketa hauek prostituzio etxeetan amaitzen dira. Ikusten ari gara prostituzioaren kontsumoa nola ari den handitzen aisialdi praktika moduan. Egia da bestalde, emakume euskaldunen belaunaldi berriak, ez daudela prest beste belaunaldietako emakumeek derrigorrean onartu behar izan zituzten gizonen jarrera horiek onartzeko. Mila historia entzun ditut senarraren asteko soldata berreskuratu nahian prostituzio etxeetara joaten ziren emakumeei buruzkoak. Baita putetara joatea onartzen zuten emakumeei buruzkoak, beraiek bakean uzteko. Pentsamendu eta analisi feminista oso txertatuta dago emakume euskaldunen artean, ez baitaude iadanik prest onartzeko puta-santu dikotomia, eta ulertzen baitute denak garela emakumeak eta gizonak beren pribilegioei uko egin behar dietela eta gurekin errespetuz jokatu, berdintasunaren eta emakumea eta sujetu denaren -eta ez objetu- onarpen batetik. 

“Konzentrazio esparru diren prostibuloekin bizi gara”

– Zer iritzi duzu istituzioen eginkizunari buruz?

– Instituzio mailan, Euskal Herrian ematen diren emaitzak emakume eta neskatilen aurkako sexu esplotazioa legeztatzearen aldekoak dira. Hau oso kezkagarria da eta aldatu beharra daukagu, prostituzioari buruz arautzeak gizarte mailan emakume eta neskatila guztiei eragiten baitie. 

-Esan ohi duzu ez dagoela putazale perfil bat. 

– Ni estatu espainiarrera 2002. urtean iritsi nintzen eta hordundik 2007 urterarte 40 prostituzio etxe baino gehiago pasatu nituen, horietatik batzuk euskal lurraldean. Putazaleak hemen ez dira estatu espainiarreko beste tokietakoengandik desberdintzen. Ez dago perfin bat eta edozein izan daiteke.  Manipulatzaile finak dira, bi bizitza izateko gai direnak. Atera eta gero, haietako asko aurkitu nituen kaletik haur-kotxearekin, erosketekin, jatetxe batean afaltzen… Hori dena beren bikotekidearen ondoan, zeren putazale gehienek konpromezu bat dute prostituzio guneetatik kanpo emakumeren batekin. Emakume “on” horientzat paralelo den mundu hori, gizonek tapatu egiten dute bere dibertsiorako batzuk eta besteak erabiltzen gaituzten bitartean. 

Emakumeen desioari  beldurra

– Desberdina da batzuekin eta besteekin duten sexualitate mota?

Prostituziotik kanpo ez dira ausartzen jarrera sexual aktibo bat izaten, berdintasunekik, plazerretik, elkar aurkitzetik. Geldo xamarrak dira. Gizon patriarkalak emakumearen desira sexualari beldur dio. Prostibuloetan harrotu egiten dira diruak botere egoera batean jartzen dituelako eta emakumeen desira sexuari dioten beldur hori desagertu eta konfidantza lortzen dute hauskorra den maskulinitate patriarkatuaren ego horren aurrean. Toki segurua da beren matxismoa berrikusi eta pribilegioei uko egin nahi ez dutenentzat. Eta ikerketen arabera, 10 gizonetatik 4 putazaleak dira. Beti ere, prostituzio egoeran dauden emakumeak baino askoz gehiago dira. Emakumeen osasun fisiko eta psikologikoa txikitzeaz gain – zeinak ikutuak diren, lerdez zikinduak, ahotik, baginatik eta uzkitik zakilak sartuak eta dibertsiogatik soilik esperma ontzietan bihurtuak- industria kriminal hau finantziatzen dute, soilik espainiar estatuan (Europako kontsumitzaile handiena dena eta hirugarrena mundu mailan Tailandia eta Puerto Ricoren atzetik) eguneko bost milioi euro mugitzen dituen.  Gizon horiek agerian jarri eta seinalatu behar dira.

Garrantzitsua al da eztabaida esparru feministatik ateratzea eta gizarte osoan zabaltzea?

– Inolako zalantzarik gabe. Prostituzioa arazo soziala da eta  beraz horrela tratatua izan behar da. Orain arte ez da sakoneko eztabaidarik izan prostituzioaren erakundeak irudikatzen duenaz eta nola funtsezko oztopo bihurtzen den emakumeen eta gizonen arteko eskubide- eta aukera-berdintasun erreala lortzeko. Estatua bera denean gizonen eskura jartzen dituena  aisialdirako eta gozamenerako espazio fisikoak, non zulo hutsetara murriztutako emakumeen eskaintza exotikoa, dagoen emakume guztiekiko diskriminatzailea  den ekitaldi bati buruz ari gara. Oso inozoa da gure eskubideak bermatuko direla pentsatzea emakumeen barra librea dagoen bitartean, kapitalismo basatiak hiru zulo dituen gorputz bihurtzen gaituen bitartean. Mundu neoliberal honetan, non dena erosten den, gure sexu-desira deuseztatu egiten da, eta gizonezkoen desira premia gisa iragartzen da eta beraz, eskubide bat bezala. Prostituzioa sexu-indarkeria diru trukearen bidez zurituta geratzen den leku hori da. Bortxatzeagatik ordaintzea da. Neoliberalismoak sexu-indarkeria zuritzen du , eta emakume eta neskatoez hornitzen du prostituzioa, gehien-gehienetan hegoaldeko herrialdeetakoak — non haurtzarotik eta nerabezarotik  pobretzearen eta indarkeria sexualaren bidez puta egiten gaituzten— gizarte honek kontsumitu gaitzan. Puten fabrikak errendimendu betean funtzionatzen du, ustez garatu diren herrialdeetako gizonek bere eskura izan ditzaten  erabili eta bota daitezkeen gero eta gazteago diren emakumeak ekoizten.Uztez garatuak diot, planetako biztanleria  ahulena modu txarrenean tratatzen duen leku bateri garatua ezin zaiolako deitu.

“Herrialde pobreek botatzekoak diren emakumeak ekoizten dituzte uztez garatuak diren herrialdeentzat”

Gizartearen axolagabekeriaz hitz egin duzu baina gaia, onerako edo txarrerako,  presente dago. Esaterako, pornografiaren, prostituzioaren eta indarkeriaren arteko harremanaz hitz egiten da.

Guzti honek gizartean eragina izan duela uste duzu?

– Zerbait mugitzen ari da, gizartea kezkatuta dagoelako batez ere argitara ateratzen den sexu-indarkeriaz  , eta berdin eta garrantzitsu gisa  aitortzen diren emakumeek pairatuko ote duten beldurra dago. Sexu-indarkeriaz ari bagara, ezin ditugu pornografia eta prostituzioa alde batera utzi. Balear Uharteetako Unibertsitateak egindako azken azterketaren arabera haurrak 8 urtetik aurrera hasten dira pornografia kontsumitzen gailu mugikorren bidez, norberarenak zein besterenak. Pornografia teoria eta prostituzioa sexu indarkeriaren praktika dira. Gizonak  haurtzarotik hasten dira sexualki, objektu gisa ikusten emakumeak; Plazera lortzeko tresna bat.

Proxenetismo globalak metodo guztiak erabiltzen ditu prostituitzaileak egiteko ere.

Inor ez litzateke bortxatzaile edo prostitutzailea izango bere aurrean, desirazko eta kontsumorako objektu bat ikusi beharrean,  gizaki bat ikusiko balu; emakume bat, bere amets, desio eta eskubideekin. 

Garrantzitsua da ulertzea putazaleak sexu erasotzaileak direla.Diruak  ezin du salbuetsi sexu-erasotzaile baten erantzukizuna. Hori pentsamendu neoliberala da. Guretzat, dirua emakumeen askatasun sexualaren hertsapenaren froga da. Sexu-askatasuna ez da edonorekin sexua izatea , desiratzen dugunarekin egitea baizik, plazera eta elkar aitortzea; eta ‘ez’ esateko askatasuna izatea eta ‘ez’ hori ez izatea

negoziazio baten hasiera, elkarrizketa ororen amaiera baizik. Kaleak betetzen ditugun bitartean “Ez da Ez!”, “Arreba, nik sinesten dizut!” Eta “erantzunik gabeko erasorik ez!” oihuka ezetza entzuteko prest ez dauden gizonak  daude— 10etik 4 —eta horregaitik

“Bai” bat erosiko dutenak— zigorgabetasun osoz, kontzientziarik gabe eta horretan alaituz —etxe ondoko supermerkatu kriminalean, ondo argiztatua eta

gizarte hipokrita oso baten aurrean

PROSTITUZIO ONA ETA TXARRA

– Erregulazionistek prostituzioa eta  salerosketa bereizten dituzte.

– Prostituzio txarra eta ona dagoela sinestarazteko interes handia dago. Boterearen zerbitzura dauden komunikabideek elikatzen dute gehienbat kontaera hau. Diskurtso horren arabera, prostituzio txarra salerosketa da, eta prostituzio ona, berriz, aukeratua, baimendua, edo autonomo deitzen dutena. Desitxuratze bat dago sexu-esplotaziorako salerosketaren kontzeptua irudikatzean. Salerosketa ez da helburu bat; helburura iristeko bidea baizik— izenak berak adierazten du, hain zuzen —,Sexu-esplotaziora. Salerosketa da prostituzio eskaria hornitzen duena. Horregatik,ezin da prostituziotik bereizi. Nolanahi ere, nire artikulua gomendatzen dut: “Lanak askatuko zaituzte”., gehiago jakiteko eta sakontzeko. 

Ez dago prostituzio onik, prostituzioak kalte izugarria egiten dio emakumeen osasunari. Batzuek ez dute pentsatzen prostituzioa txarra denik ‘per se’, instituzio gisa eta sistema gisa. Baina gaia ez da adostasuna, baizik eta mantentzen eta sustatzen duen sexu, klase eta arrazako desberdintasuna

Salerosketak prostituzioa hornitzen du, eta banaezinak dira”

Zenbait eremutan gai horri buruz ,eurak, prostituzioan ari diren emakumeak hitz egin behar dutela baieztatzen ari dira.

– Uste dut baieztapen horrek desulertze sozial eta politiko izugarria dakarrela. Oso krudela da  prostituzio sistemaren erantzunkizuna  emakume ahulenen bizkar gainean  jartzea. Nire ikuspuntutik, berriz biktimizatzea da, batez ere gehien konta diezaguketen emakumeek ezin diotelako  horri guztiari aurre egin, ezin dute aurpegia eman, ezin dituzte jasaten dituzten izugarrikeriak salatu eta ondoren utzikeria eta indarkeria leku berera itzuli. Jakina oso ados nago emakume guztiei entzutearekin. Eta denei esaten dudanean denei esaten dut. Entzun behar zaie horrek guztiak izan ditzakeen errealitatea, jatorria, ondorioak aztertu ahal izateko. Genero-indarkeriari buruzko legedia egin zenean, emakume guztiei lehen pertsonan entzun zitzaien, baina ez zuten haiek ziotena oinarri hartuta legedia  egin; aitzitik, adituak bildu ziren eta egoera horrek emakume guztioi eta gizarteari berari eragiten zigula  ulertu zutelako erabakiak hartu zituzten . Prostituzioaren kasuan, erabat berdina izan behar du.

Hain zuzen ere, hori da urratzaileena, berdinak garela ikustea eta ulertzea,publizitate sexista ikusten dugunean sumintzen garen era berean, emakume guztiak kosifikatu eta iraintzen  gaituelako, , emakumea eskuragarritzat erakuste  horrek, gizonek beren sexu-desioak bete ditzaten, emakume guztiak kosifikatu eta iraintzen  gaitu gure ahizpak direlako, gure berdinak  Nahiz eta bi klase desberdin garela pentsarazten tematu diren, batzuk eta besteak, puta eta santuak, onak eta txarrak. Denok gara emakumeak

Prostituzio egoeran dauden emakumeen artean ere jarrera desberdinak daudela dirudi abolizionismoari edo erregulazionismoari dagokionez.

– Nik uste dut prostituzio-egoeran dauden emakume gehienek ez dutela zerikusirik eztabaida honekin. Nire esperientziagatik, dauden edo egon diren emakume askorekin lan egiten dudalako. Argi duten gauza bakarra da lehenbailehen atera nahi dutela egoera horretatik. Argi dute, halaber, ez dutela nahi jendea enteratzea, eta askoz gutxiago beren lan bizitzan agertzea prostituzioan aritu direla. Nire ustez, gakoa honako hau da:

Prostituzioan ari diren emakumeengana hurbiltzea eta abolizionismoaz eta lortu nahi denaz hitz egitea.Gehienetan ez dakite konponketarako, laguntzarako,egoera horretatik atera ahal izateko eskubidea dutenik. Elkarrekin borrokatu behar dugu emakume hauek indarra hartu eta prostituitutako emakumeen inguruan dagoen estigma hausteko.Beraiek ez dira arazoa. 

Eta estigma hori elikatuta dago, bai diskurtso moralistaren bidez, bai neoliberalaren aldetik. Bi muturren artean: “Emakume gaiztoak dira” eta “emakumeek aukeratzen dute”estigmari nola eragiten dion aztertzeko orduan ezberdintasun bat ere ez dago .Zapalkuntza sistemak sahiesten dituzte, eta emakumeen bizkar uzten dute beren esklabotzaren erantzukizuna. Prostituzioa esklabotza da, instrumentalizatua izateak eta besteen nahien zerbitzura  jarri izanak ez du beste izenik.

” Prostituzioa esklabotza da, instrumentalizatua izanak eta besteen nahien zerbitzuetara jarri izanak ez du beste izenik “

– Zein da mugimendu abolizionistaren agenda?

Abolizionistek agenda oso argia dugu: Lege Abolizionista eskatzen dugu

Prostituzio Sistema eta Prostitutuentzako Arreta Integraleko Sistema,Emakume prostituituen deskriminalizazioa, bai eta erreparazio ekonomikoa, etxebizitza, laguntza psikosoziala, aholkularitza juridikoa, prestakuntza, terapia eta lana; proxenetismo modu guztiak eta edozein sexu erosketa debekatu eta zigortzea. Hildako emakume prostituituak genero-indarkeriaren arloko biktima oficial gisa aitortzea ; biktimekin esku hartzeko prestakuntza espezializatua segurtasun-indarrei eta estatuko beste funtzionario batzuei zuzendua; hezkuntza afektibo-sexual  feminista hezkuntza-etapa eta -maila guztietan; prebentzio eta prostituzioaren kontsumoa ahultzeko kanpaina publikoak ; estatistikak eta datuen gardentasuna prostituzio-kontsumitzaileen kopurua, prostituzioan diharduten emakumeen kopurua,prostibuluak eta pisuen kopurua, eta prostituzio-kontsumoaren eta beste sexu ustiapen-modu batzuen diru-sarrerak Espainiako Estatuan.

 Lege honek lehentasuna du emakumeen agenda politikoan eta  Mugimendu feministak Espainiako Estatuari eta Europako Batasunari egiten dion eskaera atzeraezina , prostituzioa ez delako lan bat. Sexu-indarkeria da, giza eskubideen urraketa bat eta emakumeen aurkako muturreko indarkeria. Prostituzioa esklabotza da, eta esklabotza, abolitu behar da.

– Batzuek uste dute prostituzioa abolitu nahi izatea utopia bat dela.

Utopia ez da ezinezkoaren sinonimoa.Tratu onarekin eta etikarekin bateginez, borroka egin zuten eta bidea egin zuten pertsonei esker lortu ditugu aurrerapausoak eskubideetan eta askatasunetan.Ez gara etsipenarekin konformatzen, beraz mundu hobe baterantz goaz.Giza eskubideak utopia dira, baina ez diogu borrokatzeari uzten horiek lortzeko.Hori da sistema kriminal baten arauak onartzen dituen jendearen eta bere aurrean borrokatzen duenaren aldea. Abolizionismoa antipatriarkala da, antikapitalista, arrazismoaren aurkakoa eta antikolonialista. Abolizionismoa urratzailea da. Orain jendeak zapaltzailearen edo zapalduen alde dagoen erabakitzea baino ez da falta