1. Batzar irekia
EHMAk parte hartu eta antolatzen dituen ekitaldietan emakume askok mugimenduan parte hartu nahi dutela adierazten digute, eta horregatik, azaroaren 16an gure lehen Batzar Irekia antolatu genuen.
Talde-hausnarketarako dinamiken bidez, interesa, zalantzak eta ekarpenak batu genituen.
25 bat emakumek parte hartu zuten Batzarrean, eta horietako asko EHMAko partaide dira dagoeneko.