EHMA

Euskal Herriko Mugimendu Abolizionista prostituzioa, pornografia eta alokairuko sabelak abolitzea sustatzen duen mugimendu herritarra gara.

Horretarako, gure helburuen artean daude:

  • Emakumeenganako sexu- eta ugalketa-indarkeria mota guztien aurka borrokatzea.
  • Gaur egun oraindik oso ezezagunak diren arazo horien inguruan herritarrak sentsibilizatzea.
  • Sexualitate osasungarriaren eredua sustatzea. Sexu harremanetan etika sartzea eta gaur egungo sexualitate ereduarekin amaitzea, bortitza eta misoginoa baita

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna.


Emakumeen eskubideen aldeko lanean jarraitzen dugu eta oraingoan, Carmina Serranok emango duen “Indarkeria sexuala ezabatu dezagun” tailerra antolatu dugu.

Bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.