Euskal Herriko Mugimendu Abolizionista (EHMA) Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde feminista eta ekintzaile partikularrek osatzen dugu, Prostituzioa Abolitzeko Nafarroako Plataformarekin (PNAP) batera. Prostituzioa Abolitzeko Emakumeen Erakundeen Estatuko Plataformari atxikita gaude.

Gure helburua prostituzioa abolitzea da, sexualitate bortitz eta misoginoaren eredutzat hartzen duguna. Hori lortzeko, ezinbestekoa da putazaleak zigortzea eta prostituzioan ari diren emakumeei alternatiba duinak eskaintzea.

Pornografiaren eta alokairuko sabelen kontra ere borrokatzen dugu, giza eskubideen aurka doazen emakumeen gorputza ustiatzeko moduak direlako. Pornografia da, gainera, prostituzioaren marketina eta maskulinotasun bortitz eta misoginoaren eredua sustatzen duen sexu-hezkuntzarako eskola bat.

Hauek dira plataforma eratzen duten euskal elkarte feminista batzuk: Lanbroa, Gafas Moradas, Terapia y Género eta Andereak. Gure helburuak partekatzen dituzten beste elkarte feminista eta ekintzaileak ongietorriak izango dira.