Euskal Herriko Mugimendu Abolizionistaren prentsaurrekoa
2019ko irailaren 30ean, eta lan eta ilusio handiko hilabeteen ondoren, EHMAren jaiotzaren berri emateko prentsaurrekoa eman genuen.
Proiektuaren jatorria, motibazioak eta helburuak gizarteari ezagutzera emateko. Baita emakumeen eta neskatoen sexu- eta ugalketa-esplotazio ororen aurkako borrokan ikuspegi abolizionistak duen garrantzia azpimarratzea ere.
Ekitaldia aprobetxatu genuen Euskal Herriko I. Jardunaldi Abolizionisten berri emateko urriaren 12an.